Fisioterapia eta kirolaren zientziak gradua ikasten ari den ikasle bat naiz. Haurrekin harreman ona izan ohi dut; hainbat udalekutan ibilia naiz, eta 3 urte daramatzat gazte bati klaseak ematen. Ikasleei haien etxerako lanak egiten eta azterketak prestatzen laguntzea da nire helburua, irakasgaia gainditu edo eta menperatu ahal izateko, baita bidean zerbait ikasia eramateko ere.
Pazientzia handiko pertsona naiz, eta nire klaseetan dinamika ezberdinak baliatzea gustatzen zait, haurrentzat eramangarriagoa izateaz gain, irakasgaia gorrotatzea ekiditen saiatzen bainaiz.
Aipatu moduan, 3 urtez gazte bati DBHko errefortzua eskaintzen aritu naiz, dinamika ezberdinak baliatuz eta ikaste ordu hori jolas bitartez emanez; izan ere, gazteak TSAH eta dislexia ditu, eta zaila izaten zen maiz kontzentrazioa denbora luzez mantentzea. Orain, beste gazte batekin hasiko naiz astean 3 egunetan, baina lasai eta konpromezu gabe idatz diezadakezue denbora librea dudan ikusi edo eta zuen ordutegiekin bat egin dezakedan ikusteko!
Prix demandé | 15,00 € de l’heure |
15€ inguru kobratuko nuke ordua, beti ere mugitu beharreko lekuaren arabera (autobusa edo eta kotxea baliatu behar baditut, alegia)
Hiart peut vous fournir sur demande les coordonnées d’anciens employeurs qui la recommandent.
Pas de recommandations pour l’instant, bientôt la vôtre ?
Écrire une recommandationConfiance
Tarifs
Prix demandé | 15,00 € de l’heure |
15€ inguru kobratuko nuke ordua, beti ere mugitu beharreko lekuaren arabera (autobusa edo eta kotxea baliatu behar baditut, alegia)